2013-04-28

Bulling-a eta zigortzaileak

HARREMAN ONAK IZATEKO PAUTAK
·         Pertsona bakoitza bakarra da, beraz, altxor bat.  Pertsona bakoitzak baditu bere ahalmenak.
• Pertsona guztiek eskubide berberak ditugu.
• Norberarekiko errespetua besteekikoaren parekoa da.
• Taldean hobeto hartzen dira erabakiak.
• Pertsona bakoitzak badu bere boterea eta autoritatea.
• Norbait gaizki badago, irtenbide bat bilatu behar da eta behar izatekotan laguntza ere bai.
• Beste pertsonekiko harreman positiboek zoriontsuak egiten gaituzte.
• Eraso, irain, konparaziorik gabeko hizkuntza erabiltzeak, komunikazioa errazten du.
• Sentimendu eta emozioak funtsezkoak dira bizitzan, positiboki azaltzeak hobeto bizitzea ahalbidetzen du.
• Pertsona bakoitzak “BAI” edo “EZ” esateko eskubidea du, egokia iruditzen zaionean.
• Hainbat pertsona, hainbat egia  oso garrantzitsua da guztiei entzutea eta hitz egiteko aukera ematea.
• Aniztasunak aberasten gaitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario