2012-11-30

Azken eguna

Gaur goizean eskalatzera joan gara eta oso ondo pasatu dugu. Geroago aretoan dantzatu dugu .
Hiruretan funikularrean montatu gara , behean autobusa hartu eta Orozkora itzuli gara.
Oso aste polita igaro dugu La Arboledan!!!
Oso pozik gaude Orozkora itzuli garelako.
Beste abentura bat arte.
6.maila    

2012-11-29

La Arboleda barnetegia (3.eguna)

Gaur goizean, gosaldu ostean orientazioa egin dugu euria ailegatu baino lehen.
Bazkaldu ondoren Meatzarien Museora joan gara. Oso gauza bitxiak zeuden eta meaztegi  handi bat ikusi dugu. Harrizulatzaileen lana ere egin dugu eta oso gogorra dela ikusi dugu. Gallartatik bueltan denbora libre izan dugu eta afaltzera joan gara.  Gero.... Diskoteka!!!! 

Denak pistara!!

                                                                  dantzan uneoro...


2012-11-28

La Arboleda barnetegia (2.eguna)

Gaur 8:30etan esnatu gara, jantzi eta segituan gosaldu dugu. Gero putzuak eta eskulturak ikustera joan gara eta bapatean txingorra egiten hasi da eta korrika albergera etorri gara. Arropaz aldatu ondoren, meatzarien etxe bat ikustera joan gara. Bazkaldu ostean jolas batzuk egin ditugu; beranduago meriendatu dugu eta bukatu ostean jolasak amaitu ditugu. Dutxa bero bat hartu eta gero afaldu dugu. Orain gaubela ...


ETA BIHAR  GEHIAGO ...




2012-11-27

La Arboleda Barnetegia (1. eguna)

Gaur goizean , 6. maillakoak autobusa hartu eta  La Arboledako aterpetxera etorri gara . Heldu  bezain pronto,  maletak logeletan utzi eta jolas desberdinak egiten hasi gara. Bazkaldu ostean denbora librea izan dugu. Eguraldi txarra egin duenez aterpetxe barruan geratu gara. Ondoren arratsaldeko ekintzak hasi dira eta lehenengo ekintza  talo tailerra izan da. Taloa egin eta dastatu ondoren, herritik jolas dibertigarri bat egin dugu. Afaldu, gaubela eta... 

Oheraaaaa joan gara!


Talo tailerra

Beste talo batzuk




Herritik jolaseam