2013-07-26

AZKEN EGUNA!

Ikasturte honi amaiera emateko hainbat tailer interesgarri antolatu dizkigu eskolak.

Zein ondo pasatu dugun haetan parte hartzean!






2013-05-25

Tutoretza

Hona hemen tutoretzan azken aurreko saioan landutakoa eta birpasatutakoa.

PERTSONA BAKOITZA BAKARRA DA, BERAZ ALTXORRA. PERTSONA BAKOITZAK BADITU BERE AHALMENAK.
PERTSONA GUZTIEK ESKUBIDE BERBERAK DITUGU.



a

2013-05-20

Kontsumoaren tailerra


Pasa den astean, neska bat etorri zen gurekin kontsumoari buruz hitz egiteko. Berarekin, kontsumoari buruzko ipuin batzuk egin genituen. Hona hemen argazkiekin egindako bideoa:

2013-05-09

Autoestimua


Gaur tutoretzan autoestimua indartzeko jolas batzuk egin ditugu. Egin bitartean primeran pasatu dugu eta azkenean bideo bat ikusi dugu guztiaz hausnarketa bat egiteko.


2013-04-28

Bulling-a eta zigortzaileak

HARREMAN ONAK IZATEKO PAUTAK
·         Pertsona bakoitza bakarra da, beraz, altxor bat.  Pertsona bakoitzak baditu bere ahalmenak.
• Pertsona guztiek eskubide berberak ditugu.
• Norberarekiko errespetua besteekikoaren parekoa da.
• Taldean hobeto hartzen dira erabakiak.
• Pertsona bakoitzak badu bere boterea eta autoritatea.
• Norbait gaizki badago, irtenbide bat bilatu behar da eta behar izatekotan laguntza ere bai.
• Beste pertsonekiko harreman positiboek zoriontsuak egiten gaituzte.
• Eraso, irain, konparaziorik gabeko hizkuntza erabiltzeak, komunikazioa errazten du.
• Sentimendu eta emozioak funtsezkoak dira bizitzan, positiboki azaltzeak hobeto bizitzea ahalbidetzen du.
• Pertsona bakoitzak “BAI” edo “EZ” esateko eskubidea du, egokia iruditzen zaionean.
• Hainbat pertsona, hainbat egia  oso garrantzitsua da guztiei entzutea eta hitz egiteko aukera ematea.
• Aniztasunak aberasten gaitu.

Tratu txarrei STOP!



Hau da aste  honetan tutoretzan landutako gaietako bat ikus eta entzun itzazu bideoak eta hausnartu...




2013-04-26

Ugao-Miraballesera!!!

Aste honetan (asteartean) Ugao-Miraballesera joan ginen. Jane jauregian, Erdiaroaren historia ezagutu genuen eta Ugaon argazki batzuk egin ditugunez, bideo labur batean argazkiak erakutziko dizkizuegu:  


2013-04-25

2013-04-22

Espainiako erliebea

Espainiako ibaiak, mendiak eta abar ikasi behar genituen baina ez genuen gogo handirik, horretarako mapa
fisikoak lantzeko hainbat aukera! Plastilinarekin egin doguz.

2013-04-18

The legend of king Arthur

Gaur Orozkoko Donibane aretoan egon gara. Ingeleseko antzezlan bat ikustera joan gara,"The legend of king Arthur". Very funny izan da.

Eta bidetik argazki batzuk egin ditugu...


2013-03-27

KORRIKA

Korrika ez zen Orozkotik pasatu baina ....ez genuen pasatzen utzi!!!                                         
KORRIKA OROZKON!!!
Atzo, martxoak 22, KORRIKA ospatu genuen. Eskola osoak parte hartu zuen eta lekukoa maila guztietako ume batzuk eraman zuten.
Korrika egin eta gero euskararen aldeko festak jarraitu zuen. Guk, 6 mailakoak. bertso batzuk abestu eta ondoren txori-pana eta zukua hartu genuen guztiok.
Oso arratsalde polita igaro genuen









2013-02-22

Antton Irustarekin arratsaldea

Atzo Antton Irustarekin (idazle bat) egon ginen eskolan. Antton Irusta, oporretan bere liburu bat irakurri genuelako etorri zen. Hemen daukazue gure bideo bat:

2013-02-19

EUSKARA LANAK

Elektroimana

Atzo esperimentu harrigarri bat egin genuen Elektroimanarena.
bateria, hiltze bat, klipak, zinta itsaslea eta kableak erabili genituen.
guztia prestatu genuenean iltzea kliparen gana hurbildu genuen eta iman batek bezala klipa erakarri zuen.


2013-02-15

INAUTERIAK

Hau da ikasleek helarazi duten arratsaldean ateratako argazki bat.

Inauteriak 2013


Hau da Inauterietako bideo bat.Espero dugu gustatzea, ez da oso luzea baina guk uste dugu oso polita dela.



2013-02-07

Agate Deuna

Aste hau oso polita izan da, astelehenean Agate deunaren bespera izan delako, herri guztitik abesten joan garelako eta ostiralean inauteriak izango direlako! Abestu baino lehen...

2013-01-25

Karga elektrikoa

Gaur karga elektrikoari buruzko experimentu bat egin dugu.Erratzaren makila erabili dugu .
Mahaian itzatzi ditugu zeloarekin eta aluminiozko papera puntan jarri dugu. Globoa puztu, lotu eta igurtzi dugu. Globoa alimuniozko paperaren azpian jarri eta globoari itsatsita gelditu da. Berdina egin dugu konfetiarekin eta itsatsi egin dira globoan.




2013-01-21

Guggenheim 2013


Guggenheim-en primeran pasatu genuen!
Eskulanak egin genituen eta eskulturen barruan sartu ginen.
Oso polita da eta urtero gauza desberdinak daude!!!