2016-11-23

6. maila Zumaia



                                                          ZUMAIAKO FLYSCHA

Kaixo,  6.mailako ikasleak gara. Azaroaren 14an, Zumaiako Flyscha ikustera joan ginen.
Flyscha munduko azaleramendu garrantzitsu eta ikusgarrienetakoa bilakatu da. Liburu itxurako ehunka arroka xafletan milioika urteko historia irakurtzeko aukera ezin hobea dago.
Irteera honetan, denboran zehar bidaiatuz, Lurraren gertakari garrantzitsuak ezagutzeko aukera izan dugu.
Oso ondo pasatu genuen!
Hemen uzten dizkizuegu hango argazki polit hauek!

 

2016-11-22

BERTSOLARIEN BISITA

Pasa den astean, ostiralean, bost bertsolari etorri ziren eskolara, bi nagusi eta beste hirurak gazteak. Gazteak Gorka, Iruri eta Aritz izenekoak eta nagusiak:  Ander Elortegi eta Etxahun Lekue.
Lehenengo, bertso-agurra egin zuten Irurik eta Aritzek.
 Gero, Gorkari  gai bat ipini zioten eta gaiarekin bertso bat egin zuen.
Ondoren, Gorkak aitaren papela eta Aritz semearena.
Azkenik, bertso-asmakizun batzuk egin genituen.


OSO ONDO PASATU GENUEN!!!




2016-11-18

ARTE GALERIA
 
 
Kaixo!
 
6. mailako ikasleek, arte galería prestatu dugu. Hemen duzue gure eskultura lanen aurkezpena
 
Disfrutatu eta ondo pasa, TOMASA!!!!!!
 
 
6. mailako ikasleak
 
 
 

2016-11-11

SARE SOZIALEN ARRISKUAK

Pasa den  astean bi ertzaina egon ziren eskolan eta hitz egin zuten interneten dauden arriskuei buruz. 
Esan zuten txarra izan daitekela baina ona ere bai. 
Esan zuten ordenagailu kamarak ahal zaituela ikusi horregatik tapatu behar da. 
 Bideo bat ere ipini ziguten, neska batena Becky deiturikoa. 
Gizon bat bere sare sozialetan sartu eta Beckyren argazkiak eta datu pertsonalak ikusten hasi zen. Azkenik, Becky konturatu zen oso txarto egin zuela.

GAUZA BAT IKASI GENUEN: EZ DITUGULA GURE DATU PERTSONALAK SARE SOZIALETAN PUBLIKOKI ESKEGI 
BEHAR!!!

Hau da bideoa:


NEIL AMSTRONEKIN ESPAZIORA


Plastika saioetan, Neil Amstrongen espaziontzia eta espazioko jantzia egiten egon gara, baita  eguzkia, ilargia eta izarrak ere. Espasiontzia Apolo XI deitzen da. Lehenik, kartoi handi bat ekarri genuen eta espaziontziari, ilargiari eta eguzkiari  forma eman genion. Ondoren, tenperarekin espaziontzia, ilargia eta eguzkia margoztu genituen. Gero, Neil Amstroni arropa ipini genion.
Azkenik, pasabideko horman ipini genuen.

OSO POLITA GERATU DA!!!