2012-12-19

ABENDUA

Abendu hasieran abestiak prestatzen, gelak apaintzen eta karpetak prestatzen hasi ginen eta orain gutxi falta zaigu Olentzerori ongi etorria emateko.

Animaliak

2012-12-03

EUSKARAREN EGUNA!

Urtero moduan Orozkon Euskararen Eguna ospatu dugu eta hainbat ekintzatan parte hartu dugu: Argitxo, zuhaitza apaintzen etab...eta primeran pasatu dogu.

2012-11-30

Azken eguna

Gaur goizean eskalatzera joan gara eta oso ondo pasatu dugu. Geroago aretoan dantzatu dugu .
Hiruretan funikularrean montatu gara , behean autobusa hartu eta Orozkora itzuli gara.
Oso aste polita igaro dugu La Arboledan!!!
Oso pozik gaude Orozkora itzuli garelako.
Beste abentura bat arte.
6.maila    

2012-11-29

La Arboleda barnetegia (3.eguna)

Gaur goizean, gosaldu ostean orientazioa egin dugu euria ailegatu baino lehen.
Bazkaldu ondoren Meatzarien Museora joan gara. Oso gauza bitxiak zeuden eta meaztegi  handi bat ikusi dugu. Harrizulatzaileen lana ere egin dugu eta oso gogorra dela ikusi dugu. Gallartatik bueltan denbora libre izan dugu eta afaltzera joan gara.  Gero.... Diskoteka!!!! 

Denak pistara!!

                                                                  dantzan uneoro...


2012-11-28

La Arboleda barnetegia (2.eguna)

Gaur 8:30etan esnatu gara, jantzi eta segituan gosaldu dugu. Gero putzuak eta eskulturak ikustera joan gara eta bapatean txingorra egiten hasi da eta korrika albergera etorri gara. Arropaz aldatu ondoren, meatzarien etxe bat ikustera joan gara. Bazkaldu ostean jolas batzuk egin ditugu; beranduago meriendatu dugu eta bukatu ostean jolasak amaitu ditugu. Dutxa bero bat hartu eta gero afaldu dugu. Orain gaubela ...


ETA BIHAR  GEHIAGO ...




2012-11-27

La Arboleda Barnetegia (1. eguna)

Gaur goizean , 6. maillakoak autobusa hartu eta  La Arboledako aterpetxera etorri gara . Heldu  bezain pronto,  maletak logeletan utzi eta jolas desberdinak egiten hasi gara. Bazkaldu ostean denbora librea izan dugu. Eguraldi txarra egin duenez aterpetxe barruan geratu gara. Ondoren arratsaldeko ekintzak hasi dira eta lehenengo ekintza  talo tailerra izan da. Taloa egin eta dastatu ondoren, herritik jolas dibertigarri bat egin dugu. Afaldu, gaubela eta... 

Oheraaaaa joan gara!


Talo tailerra

Beste talo batzuk




Herritik jolaseam





2012-10-26

Gure herrialdeak

Nik erakusten dizkizuedan diapositibak Euskal Herriari buruzkoak dira. Ni hor bizi naiz eta oso polita da.

Euskal herria from karugao


Errumania
Hau da Rumaniaren diapositibak

Rumania from karugao

Moldaviako deskribapena hemen daukazue




Moldavia from karugao

Euskal Herriari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzue irakurri hau.

Euskal herria 1 from karugao

Hau da Errumaniako beste aurkezpen bat eta informazio gehiagorekin.





2012-10-20

DESKRIBAPENAK

Hauek dira euskara 1. gaiari lotuta burutu ditugun leku desberdinen hainbat deskribapen:

2012-10-18

2012-09-04

Kurtso amaierako jaia



Iritsi da bukaera!

Gogoratzen duzue? Azken eguna ospatzeko kirol mordo egin genituen. Abilak gara gero!

2012-08-10

Urduña


Urduñako  egonaldia

Gogoratzen duzue? Primeran pasa genuen. Hemen dituzue egun horiek gogorazteko hainbat argazki.



2012-07-24

Oporretako argazkiak

Ea baten bat animatzen den eta bere oporretako argazkiaren bat bidaltzen duen helbide honetara: 5.mailaorozko@gmail.com

Annapurna
Anima zaitezte eta ondo pasa!!

2012-07-08

Oporretako argazkiak

Kaixo!
Ea baten bat animatzen den! Ikasturte amaieran emandako e-mailera bidali eta saiatuko gara hemen ipintzen.
Hona hemen lehenengoak.



2012-06-12

URDUÑAKO IRTEERA

Gure bi eguneko abentura labur honetan leku zoragarriak ikusi ditugu eta mendi                   tontorrean Antiguako Andra Mariaren baseliza.


2012-05-24

Komikiak


Kaixo, aste honetan komikiak egin ditugu. Gure ustez oso politak dira. Gaiak desberdinak dira  biko eta hiruko taldetan egin ditugu. Honako hauek dira:


2012-04-26

Deskribapenak

Hona hemen gure lan batzuk. Power point-en egindakoak. Espero dugu zuen gustukoa izatea
Azeria
View more presentations from karugao.
Arroza
View more presentations from karugao.

2012-04-25

Theatre

Asteartean zinemara joan ginen "Robin Hood" antzeslana ikustera, oso dibertigarria izan zen eta gero galderak egin genizkien aktoreei



2012-04-19

Orozkoko harrobia


Kaixo! Gaur, apirilaren 19a, Orozkoko harrobira joan gara. Oso ondo pasatu dugu, baina euri
asko egin du. Luisek, harrobiko jefeak, dena azaldu digu eta bideo bat jarri du. Gero, zuhaitzak landatzera joan gara, zuhaitz eguna ospatzeko. Hau egin ostean indarra hartzeko hamaiketako ederra izan dugu. Amaitzeko makinak ikustera eraman gaituzte.


2012-04-16

Aresketamendi Parkea

Kaixo!

Martxoaren 28an Aresketamendi (Amurrio) Energia Berriztagarrien parke tematikora joan ginen.
Oso ondo pasatu genuen eta gauza asko ikasi genituen. Gero bazkaltzera joan ginen eta gero Orozkora.

2012-03-15

Esperimentuen emaitzak


Hona hemen egin ditugun esperimentuak orain dela aste batzuk eginikoak.Lortu dugu egin nahi genuena, iltzea erdoildu egin da eta oso ondo atera zaigu erdoilduta. Beste esperimentu bat ere egin genuen, gatza urarekin nahastu genuen eta ura lurrundu egin zen eta gatza solido bihurtu zen.

2012-03-01

ESPAZIOA

                                                               
  Ingurunen Unibertsoari buruzko gauzak aztertzen ari gara.
  Bideo honekin Espazioko planetak eta galaxiak ikusteko eta ezagutzeko aukera izango duzue.

http://www.youtube.com/watch?v=BBLOwrviAL4

2012-02-16

Zientzialariak (2)

 Aste honetan arrautzen eta itsazontziei buruzko esperimentu batzuk egin ditugu. Arrautzak gatzarekin flotatzen du eta itsazontzian pisu asko kargatzen baduzu itsazontzia hondoratuko da. Argazki batzuk dituzue hemen, gauza batzuk flotatzen dute gorputzaren pisua uraren bulatzada baino txikiagoa delako eta beste gauza batzuk hondoratzen dira zeren, gorputzaren pisua uraren bultzada baino handiagoa delako. Agur!!!


2012-02-14

EZAGUTU EZAZUE HOBETO OROZKO!

Orozko Bizkaian dago, inguruan Laudio, Amurrio, Areatza eta Zeberio herriak daude.
Gure herria oso polita da eta mendiz inguratuta dago.
Plaza nagusia Zubiaur plaza da eta kale garrantzitsuenak Zubieta etorbidea eta Gorbeia kaleak dira.
100 auzo daude.Auzorik altuenak Mantzarraga eta Adaro dira.
Muruetan eliza bat dago zapaian irudi bereziak dituena eta nire etxe ondoko eliza,San Juan eliza Orozkoko zaharrena da 700 urterekin.
Zerbitzu asko ditu: Nekazal turismo etxeak, liburutegia, kultur etxea, helduen egoitza, anbulategia, dendak, super merkatuak...
Aisialdirako kiroldegiak, tabernak, museoak...
Garraio bat bakarrik dago: Bizkaibusa.
Berdegune asko daude: Txopera, Gorbeiako parke naturala...
1800 biztanle inguru daude. Gehienak basogintzatik eta abeltzaintzatik bizi dira.

Añadir leyenda

Astebarruetan giro lasaia dago  baina asteburuetan mendizale asko datoz.
Jaiak San Antolin deitzen dira (irailaren 2tik irailare 8ra). 

2012-02-03

Mozorroak prest?

Kaixo, gaur gure lehen eguna izan da mozorroak egiteko. Ezetz asmatu zertaz mozorratuko garen??
Hemen daukazue argazki bat:

2012-02-02

Ikasi kamiseta bat margotzen era dibertigarrian!

Gaur euskara orduan kamiseta bat margotu dugu tenpera bereziekin eta marrazki politak egin ditugu bertan.
Margoak nahastuz kolore politak atera zaizkigu.
Zein polita geratu den!

2012-01-31

Nobel Sariak

Kaixo! Egun hauetan Nobel Sariari buruz hitz egin dugu, eta hona hemen emakume saridun batzuk:

2012-01-20

Zientzialariak



Aste honetan zientzialariak izan gara eta ondo pasatu dugu. Experimentu batzuk
egin ditugu eta horietako batzuk hauek izan dira: ura eta olioa nahastu,
gatza eta ura, bolumenak kalkulatu, kefirra eta esnea nahastu (hartzidura)...  

2012-01-17

Olentzeroa etorri da Orozkora!

Kaixo!!
Abenduaren 23an Olentzeroa etorri zen Orozkora eta berarekin goiz atsegin bat izan genuen. Hona hemen gure argazki batzuk...