2016-10-28

Ione Basterraren bisita



Gaur goizean kirolari baten bisita izan dugu eskolan, Ione Basterra txirrindulariarena.

Ione Basterrak jaiotzean arazo bat zeukan bizkarrean, eta hanka bat bestea baino luzeagoa zeukan.
Txikitan bizikleta normalean ibiltzen zen baina ezin zenez ondo ibili, bizikleta berezi bat utzi zioten 18 urterekin: HANDBIKEA.
Oso ondo moldatzen zenez, handbike bat oparitu zioten.
Lasterketa askotara joan da eta hainbat lasterketetan domina irabazi du. Bukaeran bere handbikea probatzen utzi zigun.

OSO INTERESGARRIA ETA POLITA IRUDITU ZAIGU!!!!



































2016-10-21

Astronomia gela, Durango


Urriaren 11n Durangoko Astronomia gelara joan ginen. Hemen duzue han ikusitakoaren laburpentxo bat.
Kaixo!!!

Hona hemen berriro 3. ziklokoen bloga!!


Ikasturte honetan zehar gelan egindako lanak, tailerrak, txangoen argazkiak, bideoak etab txertatuko ditugu bertan, denok ikusi ahal izateko.